miércoles, 19 de octubre de 2016

ESTEKA

Guk aukeratutako esteka blogg bat da eta agertzen den informazioa ez da guztiz fidagarria, hala ere, guk web horretatik aukeraketa bat egin dugu eta interdependentzia kontzeptua azaltzen duen bi irudi grafiko aukeratu ditugu.

Lehenengoko irudian bi arrainontzi agertzen dira bakoitza hizkuntza bat irudikatuz. Hortaz gain, arrainak daude eta arrainontzi batetik bestera salto egiten ari den arrain horrek hirugarren hizkuntza baten transferentzia irudikatzen du. Hizkuntzen arteko transferentzia hori gerta dadin bi baldintza bete behar dira, alde batetik, bigarren hizkuntzan esposizio egokia gertatzea, eta beste aldetik, bigarren hizkuntzan ikasteko motibazio egokia izatea.

En tanto en cuanto la instrucción en una lengua minoritaria sea efectiva a la hora de promover la competencia en dicha lengua, la transferencia de esta competencia a la lengua mayoritaria se dará siempre que haya una exposición adecuada a la lengua mayoritaria (ya sea en la escuela o en el entorno) y se dé una motivación adecuada para aprender la lengua mayoritaria”. 



Bigarren irudia Cummins-en iceberg-en teoria agertzen da, non iceberg-aren tontor bakoitzak hizkuntza bat irudikatzen duen. Hala ere, tontor horien azpian gune komun bat dago eta esanahi hau dauka: bi hizkuntza elkarren menpekoak direnean, hauetan gaitasun komunak beregaratzen dira eta gune komun batera doaz. Gaitasun komun horiek kognitiboak eta akademikoak dira.

235/2015 dekretua

1-. Helburu eta ebaluazio irizpideen arteko sarrero biko taula

HELBURUAK
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko diskurtsoak ulertzea eta interpretatzea, zenbait motatako komunikazio-egoerei aurre egiteko.
-Harreman interpertsonaletan, hedabideetan eta hezkuntzan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako ahozko testuak ulertzea (ikaslearen bizipenetatik gertuen daudenak, batik bat), eta horretan, testuen zentzu orokorrari igartzea, ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak ondo bereiziz eta kasuan-kasuan lortu beharreko helburuak erdiesteko informazio pertinentea hautatuz.
-Harreman interpertsonaletan, hedabideetan eta hezkuntzan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako idatzizko testuak ulertzea (ikaslearen bizipenetatik gertuen daudenak, batik bat), eta horretan, testuen zentzu orokorrari igartzea, ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak ondo bereiziz eta kasuan-kasuan lortu beharreko helburuak erdiesteko informazio pertinentea hautatuz.
Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz eta elkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai izatea, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.
-Harreman interpertsonaletan, hedabideetan, hezkuntzan eta literaturan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko idatzizko testu soil-soilak paperean nahiz euskarri digitalean sortzea norbaiten laguntzarekin.
Hizkuntzen erabileraren oinarrizko konbentzio eta arauei buruz gogoeta egitea, eta kon­bentzio zein arauok behar bezala aplikatzea, testuak ulertzeko eta sortzeko prozedura nagusiak aintzat hartuta.

-Eguneroko egoera interaktiboetan parte hartzea, eta horretan, komunikazio-trukearen oinarrizko arauak errespetatzea.

-Testu, enuntziatu eta hitzak elkarrekin alderatu eta transformatu, eta hizkuntza-sistemari eta hizkuntzaren erabilera-arauei buruz gogoeta egiteko gai izatea, eta ezaguera horiek ulermen-arazoak konpontzeko eta testualizazio- eta berrikusketa-prozesuak hobetzeko erabiltzea.

Hainbat generotako literatura-testuak irakurtzea eta entzutea, eta, hala, literaturaz gozatzen ikastea, horrek sentsibilitate estetikoan aurrera egiteko, norberaren hizkuntza-ondarea aberasteko eta identitate kulturala eraikitzeko aukera ematen duen aldetik.
-Irakurtzeko ohitura izatea, eta literatura gozamen-iturritzat eta mundua ezagutzeko bidetzat hartzea.
-Zikloan zehar landutako oinarrizko terminologia linguistikoaren berri jakitea, eta terminologia hori testuak ulertzearekin eta sortzearekin lotutako hizkuntzaren erabilerari buruzko jardueretan erabiltzea.
Eskolako eta norbera bizi den inguruneko hizkuntza-aniztasuna aintzat hartzea, aniztasun horrekiko jarrera positiboa barneratzeko, eta hizkuntzak komunikaziorako baliabide eraginkortzat eta kultura-ondaretzat hartzea, portaera linguistiko enpatikoak garatzeko eta euskara eguneroko bizitzan erabiltzeko.
-Ohitura eta jokabide linguistiko asertibo eta enpatikoak hartuz joatea, eta eskolan euskaraz hitz egitearen aldeko jarrera izatea.

-Norberaren ikasgelako, eskolako eta etxe inguruko errealitate linguistikoa zein den jakitea, eta errealitate linguistiko hori balioestea.
-Norberaren inguruan hitz egiten diren hizkuntzak identifikatzea eta balioestea.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoz erabiltzea, informazioa lortzeko, eta elkarrekin komunikatzeko eta kooperatzeko.
-Harreman interpertsonaletan, hedabideetan, hezkuntzan eta literaturan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako ahozko testu soil-soilak sortzea norbaiten laguntzarekin, eta horretan, bai ikus-entzunezko teknologia berriak, bai IKTak eta bai hitzezko zein hitzik gabeko baliabideak txukun eta egoki erabiltzea.
Norbaiten laguntzarekin norberaren ikaskuntza-prozesuez gogoeta egitea, beste hizkuntza eta ikasgai batzuetan ikasitako komunikazio-ezaguerak eta -estrategiak transferitzeko, eta norberaren ikaskuntza-gaitasunean konfiantza izatea, komunikaziorako konpetentzia hobetzeko.
-Informazioa bilatzeko, hautatzeko, kudeatzeko eta komunikatzeko prozesuan, norbaiten laguntzarekin informazioaren teknologiak erabiltzeko gai izatea, eskolan egunero sortzen zaizkion premiei aurre egiteko.
-Gai izatea bai haur-literatura klasikoko eta bai gaur egungo haur-literaturako testuak ulertzeko eta erreproduzitzeko, eta horretan, ahozko nahiz idatzizko literaturari eta konbentzio literario espezifikoei buruzko norberaren ezaguerak erabiltzea.
-Gai izatea bere ikaskuntza linguistikoaz gogoeta egiteko, eta horretan, norberaren ikaskuntza-gaitasunean konfiantza izatea, horrela nork bere burua erregulatzen ikasteko.

2-Zertarako izan behar da gai haurra curriculumaren arabera?

Curriculumaren arabera ikasle batek ahoz eta idatziz testuak sortzeko gaitasuna izan behar du. Testuak ulertu eta jarrera kritikoa izateko jarrera hartu behar du. Komunikatzeko gaitasuna herrialdeko bi hizkuntza ofizialetan (gaztelania eta euskara) izan behar du eta atzerriko hizkuntza batean (ingelesa, frantzesa edo beste bat) oinarrizko komunikazio gaitasuna garatzea. Hizkuntzaren erabilera egokia izatea, hau da, testuingurua kontuan izatea eta egokitasunez hizkera moldatzea (koherentzia, kohesioa, gramatika, lexikoa…). Idea garrantzitsuak zeintzuk diren zehazten, eta orden zuzen batean garatzen jakitea. Literatura ondarea eta kultura ondarea bai propio zein beste bat ezagutu behar dute. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoz erabiltzen gai izan behar dira, informazioa lortzeko, eta elkarrekin komunikatzeko eta kooperatzeko.

3-Ados zaudete curriculumak azaltzen dituen helburuekin? Zergatik?

Ados gaude, zeren eta helburu funtzionala dute oso, gramatika eta literatura arlotik haratago doa, ulermenari garrantzia ematen, gertuko testuinguruetan zentratzen edota gaur egungo mundura (IKTak) moldatzen. Gainera, norberaren esperientziak kontuan hartzen ditu, helburu bat horiek gertueneko esparruetan bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai izatea izanik. Horrek esan nahi du umeen dibertsitatea kontuan hartzen duela, bakoitzak bizi izandako esperientziak desberdinak izanik. Eskolako eta inguruko hizkuntza-aniztasuna kontuan hartzea ere ezinbesteko helburu bat dela iruditzen zaigu. Izan ere, modu horretan ikasleek hizkuntzei duten balorea emango diete, komunikaziorako baliabide eraginkorra bezala ikusiz. Kultur-ondare bat delaz ere konturatu behar dira, batzuetan horiek gauza materialekin edo ukigarriekin bakarrik erlazionatzen dituztelako. Honek guztiak euskara haien eguneroko bizitzan erabiltzen laguntzen duela uste dugu, azken finean hizkuntza bati gero eta garrantzia handiagoa eman, gero eta gehiago erabiliko dute ikasleek. Aipagarria ikusten dugun beste helburu bat literaturaz gozatzen ikastearena da. Hau ezinbestekoa iruditzen zaigu ikasleek gustora irakurtzea lortzen badugu ikas-irakaste prozesua askoz errazagoa izango delako. Izan ere, guztiok barneratzen ditugu kontzeptuak askoz azkarrago ikasten ari garena gure gustokoa bada. Horregatik, irakaskuntzako helburu nagusietako bat ikastean gozatzen irakastea izan beharko litzateke.

EAE-ko curriculuma aztertzen

METODOLOGIAIkaskuntza-prozesua kudeatzeko hautatzen den bidea edo estrategia da metodologia, prozesu horretan parte hartzen duten elementu guztiak kontuan hartuta. Nola irakasteari buruzko galderari erantzuten dio. Irakatsi eta ikasteko prozesuan parte hartzen duten aldagaien aurrean egindako hautaketen emaitza eta sintesia da.

Hauek dira ikuspegi metodologikoen ezaugarri komunak:  
● Ekintza konpetenteak egiteko, modu integratuan erabili behar dira eskura dauden baliabideak, arazo-egoerak ebazteko.
● Eskolaren asmo nagusia ez da informazioak eta jakintzak transmititzea, eta bai oinarrizko konpetentzien garapena eragitea.
● Baliabideak dira adierazpen, prozedura eta jarrerazko edukiak, baina ezinbesteko dira arazo-egoerak konpontzeko.
● Oinarrizko konpetentziak garatu ahal izateko, egoera errealak hartu behar dira aintzat, eta benetako jarduerak proposatu; hala, eguneroko bizitzako arazo nagusiekin lotu behar da ezagutza.
● Oinarrizko konpetentzien ikaskuntza esanguratsua izango baldin bada, ikasleak gogoz parte hartu behar du ezagutzak bilatu, ikasi, probatu, haien gainean hausnartu, aplikatu eta komunikatzeko prozesuetan.
● Konpetentziak lantzeko prozesu horretan, ikaskuntza tutorizatzea da irakaslearen egitekoa; hau da, ikasteko prozesuak diseinatzea, planifikatzea, antolatzea, estimulatzea, laguntzea, ebaluatzea eta bideratzea.


CURRICULUM-A: Ikaskuntza‐prozesua kudeatzeko hautatzen den bidea edo estrategia, kontuan hartuz prozesu horretan parte hartzen duten elementu guztiak dira. Nola irakasteari buruzko galderari erantzuten dio. Irakatsi eta ikasteko prozesuan parte hartzen duten aldagaien aurrean egindako hautaketen emaitza eta sintesia da.

Ez dago konpetentzien araberako pedagogia ulertzeko era bat bakarra dena ere. Honako hauek dira konpetentzien araberako ikuspuntu guztien izendatzaile komunak:

• Irakaskuntzaren edukiek gainditu egiten dute jakintza eta egiten jakitea.
• Ikaslea ikaskuntzen protagonista da.
• Egoeran erreakzionatzea balioesten da.

Konpetentzien araberako ikuspuntuaren printzipio pedagogiko batzuk (Angel Perez Gomez):

  • Eskolaren asmo nagusia ez da informazioak eta jakintzak transmititzea, baizik eta oinarrizko konpetentzien garapena eragitea.
  • Irakaskuntza‐prozesuen helburuak ez du izan behar ikasleek diziplinak ikastea, baizik eta beren ohiko eredu mentalak, pentsamendu‐eskemak berreraiki ditzatela.