Guk aukeratutako esteka blogg bat da eta agertzen den informazioa ez da guztiz fidagarria, hala ere, guk web horretatik aukeraketa bat egin dugu eta interdependentzia kontzeptua azaltzen duen bi irudi grafiko aukeratu ditugu.
Lehenengoko irudian bi arrainontzi agertzen dira bakoitza hizkuntza bat irudikatuz. Hortaz gain, arrainak daude eta arrainontzi batetik bestera salto egiten ari den arrain horrek hirugarren hizkuntza baten transferentzia irudikatzen du. Hizkuntzen arteko transferentzia hori gerta dadin bi baldintza bete behar dira, alde batetik, bigarren hizkuntzan esposizio egokia gertatzea, eta beste aldetik, bigarren hizkuntzan ikasteko motibazio egokia izatea.
“En tanto en cuanto la instrucción en una lengua minoritaria sea efectiva a la hora de promover la competencia en dicha lengua, la transferencia de esta competencia a la lengua mayoritaria se dará siempre que haya una exposición adecuada a la lengua mayoritaria (ya sea en la escuela o en el entorno) y se dé una motivación adecuada para aprender la lengua mayoritaria”.
Bigarren irudia Cummins-en iceberg-en teoria agertzen da, non iceberg-aren tontor bakoitzak hizkuntza bat irudikatzen duen. Hala ere, tontor horien azpian gune komun bat dago eta esanahi hau dauka: bi hizkuntza elkarren menpekoak direnean, hauetan gaitasun komunak beregaratzen dira eta gune komun batera doaz. Gaitasun komun horiek kognitiboak eta akademikoak dira.


No hay comentarios:
Publicar un comentario