7 PRINTZIPIOAK:
1. Eskolan egiten diren jardueretan idazmena integratzen eta dibertsifikatzen duen testuinguru bat sortu.
Idazmena hausnartzeko eta komunikatzeko tresna bezala erabiltze lortu nahi da. Hiru talde daude:
- Eskolako irakasgaiekin erlazionatuta dagoen idazmena (narrazio historikoa, laburpenak...)
-Eremu kulturaletan erabiltzeko (antzerkietan, foroetan...)
- Komunikazio pertsonala eta instituzionala zentroaren barruan eta kanpoan ( irratia, eskolako aldizkaria...)
2. Helburu bikoitza ezartzea: lehenengoa helburu diskurtsiboa eta helburu ikaste espezifikoa
Idaztea testu zailak idaztea baino gehiago da. Sekuentzia didaktikoak erabili ahal dira bi helburu planteatzeko.1.idazten den testuaren funtzioari erreferentzia egiten diotenak eta 2.aurreikusitako hezkuntza edukiei erreferentzia egiten diotenak.
Argudiatzen eta haien buruari galderak editen ikasi behar dute.
3.Idazmeneko jarduerak planteatu gero eta zailagoak direnak ikasleak kapaz izan daitezen testu generoen jakitean aurrera egiteko
Gero eta zailagoak diren jarduerak proposatuko dira ahalik eta testu genero gehien lantzeko. Narrazioan: narrazio periodistikoa, gertatutako egoeren narrazioa, narrazio literarioa, historikoa...
Argumentazioan: zuzendariarentzako gutuna, iritzi artikuluak, argumentazio filosofikoa...
Deskribapena: lekuak, pertsonak, egoerak, jarrerak, prozesuak..
4.Kontuan hartu idaztea prozesu bat dela eta ikasleei hau jakinarazi
Idaztean beste operazio eta subprozesuak egiten dira. Jakin behar da nori eta zertarako idatziko dugun, hau da, testuingurua ezagutu. Ondoren planifikatu behar da, testuan erabiliko ditugun edukiak aukeratuz. Idaztearen prozesua oso zaila da hitzak, letrak, esaldiak, elementuak, parrafoak ordenatu behar dira. Hala ere, testu guztiek ez dute zailtasun bera.
5. Hitz egin idazteko
Idazten duguna gehienetan beste pertsonei erakusten zaie haien iritzia lortzeko. Beraz, komenigarria da idazten dituzten testuei buruz hitz egiteko egoerak sustatzea.
6. Irakurri idazteko eta idatzi irakurtzeko
Bi ekintza hauek elkarri laguntzen diote. Adibidez, lan baten kritika bat idazteko aurretik lan horretaz informatu behar gara, lan hori irakurri behar dugu eta veste kritika bat irakurri behar ditugu gero guk gure eskemak, laburpenak edota notak idazteko.
7. Ikaslea gidatu
Lehen esan dugun moduan idaztea prozesu bat da non irakaslearen laguntza izatea beharrezkoa den. Hasteko, irakasleak lortu nahi diren helburuak,prozesuak, materialak eta ebaluazio pautak zehaztu behar ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario