lunes, 7 de noviembre de 2016

LH EUSKARA ARLOKO TESTU LIBURUA

Maila: 2.maila
Izena: Irakurmena eta ulermena lantzeko koadernoa
Argitaletxea: Ibaizabal


ETXE MOTAK
Pertsonak hasieran haitzuloetan bizi ziren. Ondoren, harriekin eta adarrekin egindako txaboletan.
Geroago, adreiluekin eta teilekin gaur egun ezagutzen ditugun etxebizitzak egin zituzten.
Hirietan etxeak bata bestearen gainean eginda daude. Eraikinak sortzen dituzte.
Lekuaren arabera, etxeak era batekoak edo bestekoak izaten dira. Euskal Herrian, adibidez, baserriak daude. Hiritik kanpo dagoen etxe handia da. Ondoan etxe-abereentzako korta izaten dute.
Etxea handi-handia bada, leku bakarti eta ilun batean baldin badago eta mamuak baditu: sorgindutako etxetzarra esango diogu.

ariketak.png


Testu honen inguruan ariketa desberdinak aurkezten dira, galdereei dagokionez, hiru galdera besterik ez dira agertzen. Galdera horiek “informazioa berreskuratzea” prozesuaren barruan sartzen dira. Prozesu hau galderan ageriko informazioa identifikatzeko eta berreskuratzeko irakurketa motan oinarritzen da askotan. Irakurketa modu selektibo hau egiteko estrategia zehatz bat behar da; bilaketa aktiborako estrategia, hain zuzen. Prozesu honen helburua ez da testuan agertzen den informazio osoa ulertzea baizik eta testuaren barneko informazio puntuala topatzea. Xede hau duela kontuan izanik, galderekin frogatu nahi dena hurrengoa da: irakurlea gai ote den testuan ageriko informazioa aurkitzeko (informazio hori baldintza edo aurretiko eskakizun bati dagokio). Hala ere, hirugarren galderaren erantzuna ez dago ondo adierazita, baina gehienetan, testu liburu mota hauetan galderak testuaren kronologia jarraitzen dutela jakinda, multzo honen barruan jarri dugu.

Beraz, lau prozesu mota dira irakurmen-ulermen testu honek biltzen ez dituenak: testuaren ulermen globala, interpretazioa, testuaren edukiari buruzko hausnarketa eta testuaren balioespena eta testuaren formari buruzko hausnarketa eta testuaren balioespena.

- Testuaren ulermen globala: Testua sakon ulertu behar da mota honetako galderei erantzuna emateko. Bestalde, irakurleak argudioaren haria zein den jarkin behar izan du eta ideia globala izan. Nola aldatu dira etxeak urteak igaro diren heinean?

- Interpretazioa: Hitzez hitz doan ulermenaren ikuspegia baino haratago doan prozesu mota da. Bertan, pertsonaien arteko harremanak, pertsonai-ekintzen artekoa, elementu, egoeneren, gertakarien eta abarren artekoak. Horrez gain, testuan esan gabekoa ondorioztatzea, ekintzen sekuentzia ulertzeko beharrezkoa bada. Zergatik dira ahulagoak baserriak?

- Testuaren edukiari buruzko hausnarketa eta testuaren balioespena: Testu baten aurrean irakurleak hartzen duen rola baliosten duen galdera motak dira. Prozesu hori ulermen eta hausnarketatik abiatuta. Zuen ustez, nolakoak izango dira etorkizuneko etxeak?

- Testuaren formari buruzko hausnarketa eta testuaren balioespena: Galdera hauek informazioa ekarri nahi dute irakurleak testua hobeki uler dezan laguntzen duten testuzko seinaleetatik informazioa ateratzeko duen gaitasunaz. Denbora eta lekua adierazten duten hitzak eta lokailuak aurkitu



No hay comentarios:

Publicar un comentario