Ukipenean dauden bi hizkuntzen arteko nolabaiteko lotura da, hauek elkarren menpekoak dira. Gainera, Cummins-en aburuz lehenengo hizkuntzan lortutako gaitasun maila bigarren hizkuntzan lortuko dena baldintzatzen du. Hau da, lehenengo hizkuntzan gaitasun maila altua bada, bigarren hizkuntzan maila hori lor daiteke lehenengo hizkuntza kaltetu gabe. Menpekotasun horrek hizkuntzen arteko transferentzia eragiten du. Menpekotasun hori idazketan eta irakurketan adibidez esanguratsua da. Hizkuntza batetik bestera transferentzia gertatzeko bi baldintza bete behar dira:
-Bigarren hizkuntzan esposizio egokia gertatzea.
-Bigarren hizkuntza ikasteko motibazio egokia izatea.
CUP printzipioa: Bi hizkuntza elkarren menpekoak direnean, bietan bereganatzen diren gaitasuna komunak (gaitasun kognitibo eta akademikoak) gune komun batera doaz; “common underlying proficiency”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario