Behatu dugun tailer honetan ahozkotasuna lantzeko hainbat txoko desberdin agertzen dira. Bideo honetatik hartu dugu informazioa:
http://www.youtube.com/watch?v=hjtvgOpOYAo
-Zeintzuk dira tailerrak?
-Zein da jarduera?
-Zer egiten dute ikasleek ?
-Zer egiten dute irakasleek?
-Zer lortu nahi dute tailer hauetan?
Tailer desberdinak daude eta bakoitzean 8-9 ikasle.
1-Denborarekin jolasean da tailerretako bat; bertan txartel desberdinak banatzen zaizkie ikasleei eta hauek ordenatu behar dituzte orden logiko bat izan arte. Irakasleak ez du parte hartzen, hala ere, ikasleek behar duten laguntzak eskaintzen dizkio.
2-Bigarren tailerra antzekoa da baina irudiak ordenatuta ematen zaizkie, gero taldekoei azaldu behar diete. Irakaslearen laguntzarekin tokatu zaien irudi sekuentzia azaltzen dute, hau da, narrazioa egitea.
3-Ipunekin jolasean da hurrengo tailerrean, irakasleak ipuin bat aukeratzen du baina ez die izenburua esaten, ikasleen lana emandako irudiak ordenatzea, deskribatzea eta jolastea eta azkenean eurek ipuin bat asmatu. Azkenean, irakasleak ipuinaren izenburua esan eta kontatu die gero ikasleek alderatu dute eurek aurretik asmatutakoarekin, bai eta ipunaren jarraipen txiki bat egin. Hau da, sormenarekin eta imaginazioarekin jolastu dute.
4-Ordenagailu baten bidez jarduten dute tailer honetan. Ikasle batek ordenagailuan jartzen duena irakurtzen du mikrofono bat ahoan jarrita duelarik, eta irakasleak bere ahotza grabatzen du. Amaitu eta gero ipuna entzuten dute. Irakaslea grabazioaz arduratzen da.
5-Lurrean korroan jarrita eta irakaslearen parte hartzearekin, batek esaten duena bestearen belarrian esan behar du, beste ikasleak ez entzuteko. Ronda bukatzean denok berdina ulertu duten egiaztatzeko, azkenetik hasi denera arte ulertu dutena esaten doaz ozen.
6- Animalien pieza ezberdinak banatzen zaizkie ikasleei, ikasleak zein animali den eta non kokatzen duen esan behar du. Hurrengoak aurrekoak esandakoa eta berak eginikoa esan beharko du. Irakasleak kasu honetan ez du parte hartzen, bere eginkizuna klasea bideratzea eta ikasleak ez dakitena esaten laguntzea da.
7-Sokasaltoan jolasten dauden bitartean euskarazko kantak abesten daude. Irakasleak bideratzen du klasea eta sokaren punta bat du.
8- Txartel desberdinak jartzen dira buruz behera, txartel bakoitzak badu bere bikotea eta bikotea bilatzea lortu nahi da. Horretarako, ikasle bakoitzak txanda bakoitzean bi txartel hartu beharko ditu eta igualak izanez gero jasoko ditu, asmatzen ez badu berriz, bi txartelen arteko desberdintasunak esan beharko ditu eta beste ikasle baten txanda izango da. Irakaslearen rolla txandak errespetatzea eta ikasleak laguntzea da.
9- Paperez eginiko dado desberdinak erabiliz ikasle batek bi hartu eta botako ditu. Bertan, agertzen diren bi marrazkien lotura topatu behar izango du eta gezurra edo egia den esan beharko du. Irakasleak galderak egingo dizkio dialogoa bilatzeko asmotan. Tailerraren helburua sormena eta ahozkoa lantzea dira.
10- Partxisaren bariazio bat da. Dadoa bota eta tokatzen zaizun lekura mugitzen duzu fitxa. Bertan agertzen den irudiaren deskribapena egin behar dute. Irakasleak bideratzea du helburu. Tailerraren xedea, deskribapenak egitea, lexikoa eta adjektibo desberdinak erabiltzea da.
11- Los Simposoneko pertsonaien irudiekin jolasten dute, hauen deskribapena egin eta paper batean dagoen etxe baten marrazkian dauden hutsune desberdinetan itsatsi behar dute. Non kokatuko duten deskribapena ere egin behar dute. Irakasleak galderak aurkezten dizkie ikasleei. Ikasleek deskribapenak egiten ikastea da helburua.
12- Irudi geometriko desberdinak dituzte plastiko baten jarrita, ikasle bat irakaslearen rolla hartu eta irudi horiekin egin behar dutena esaten doa. Ikaskideek jarraibideak pausuz pausu bete behar dituzte eta azkenean irudi bat lortuko dute. Ordezkariak irudi hori zuzen dagoen edo ez esango die. Irakasleak ez du paper askorik, ordezkaria duelako. Tailer hau egitean lortu nahi dena elkarulertzea da.
- Zeuek aurkitu (eta azaldu) joko, ipuin edo bete baliabide bat hizkuntza tailer baten lantzeko.
Hirunaka jarriko dira eta gai desberdin bat aurkeztuko zaio hirukote bakoitzari. Hirukotearen lana tokatu zaion gaiaren inguruan berri bat bilatzea izango da. Horretarako bi baliabide mota aurkeztuko zaie: egunkari bat edo ordenagailu bat. Hauen lana ezarritako denbora tartean berria jasotzea eta geroago hurrengo epean klase aurrean kontatzea izango da. Gaiak hurrengoak izango dira: herriko berri bat, Euskal Herriko berri bat, Espainiako berri bat, Nazioarteko berri bat eta azkenik, kirolaren inguruko berri bat. Astero gaiaz aldatuko zaie, bai eta erabilitako baliabidea alternatzen joan beharko dira.
