miércoles, 9 de noviembre de 2016

AHOZKOTASUNA TAILERRA



Behatu dugun tailer honetan ahozkotasuna lantzeko hainbat txoko desberdin agertzen dira. Bideo honetatik hartu dugu informazioa:
http://www.youtube.com/watch?v=hjtvgOpOYAo



  
-Zeintzuk dira tailerrak?
-Zein da jarduera?
-Zer egiten dute ikasleek ?
-Zer egiten dute irakasleek?
-Zer lortu nahi dute tailer hauetan?

Tailer desberdinak daude eta bakoitzean 8-9 ikasle.
1-Denborarekin jolasean da tailerretako bat; bertan txartel desberdinak banatzen zaizkie ikasleei eta hauek ordenatu behar dituzte orden logiko bat izan arte. Irakasleak ez du parte hartzen, hala ere, ikasleek behar duten laguntzak eskaintzen dizkio.
2-Bigarren tailerra antzekoa da baina irudiak ordenatuta ematen zaizkie, gero taldekoei azaldu behar diete. Irakaslearen laguntzarekin tokatu zaien irudi sekuentzia azaltzen dute, hau da, narrazioa egitea.
3-Ipunekin jolasean da hurrengo tailerrean, irakasleak ipuin bat aukeratzen du baina ez die izenburua esaten, ikasleen lana emandako irudiak ordenatzea, deskribatzea eta jolastea eta azkenean eurek ipuin bat asmatu. Azkenean, irakasleak ipuinaren izenburua esan eta kontatu die gero ikasleek alderatu dute eurek aurretik asmatutakoarekin, bai eta ipunaren jarraipen txiki bat egin. Hau da, sormenarekin eta imaginazioarekin jolastu dute.
4-Ordenagailu baten bidez jarduten dute tailer honetan. Ikasle batek ordenagailuan jartzen duena irakurtzen du mikrofono bat ahoan jarrita duelarik, eta irakasleak bere ahotza grabatzen du. Amaitu eta gero ipuna entzuten dute. Irakaslea grabazioaz arduratzen da.
5-Lurrean korroan jarrita eta irakaslearen parte hartzearekin, batek esaten duena bestearen belarrian esan behar du, beste ikasleak ez entzuteko. Ronda bukatzean denok berdina ulertu duten egiaztatzeko, azkenetik hasi denera arte ulertu dutena esaten doaz ozen.
6- Animalien pieza ezberdinak banatzen zaizkie ikasleei, ikasleak zein animali den eta non kokatzen duen esan behar du. Hurrengoak aurrekoak esandakoa eta berak eginikoa esan beharko du. Irakasleak kasu honetan ez du parte hartzen, bere eginkizuna klasea bideratzea eta ikasleak ez dakitena esaten laguntzea da.
7-Sokasaltoan jolasten dauden bitartean euskarazko kantak abesten daude. Irakasleak bideratzen du klasea eta sokaren punta bat du.
8- Txartel desberdinak jartzen dira buruz behera, txartel bakoitzak badu bere bikotea eta bikotea bilatzea lortu nahi da. Horretarako, ikasle bakoitzak txanda bakoitzean bi txartel hartu beharko ditu eta igualak izanez gero jasoko ditu, asmatzen ez badu berriz, bi txartelen arteko desberdintasunak esan beharko ditu eta beste ikasle baten txanda izango da. Irakaslearen rolla txandak errespetatzea eta ikasleak laguntzea da.
9- Paperez eginiko dado desberdinak erabiliz ikasle batek bi hartu eta botako ditu. Bertan, agertzen diren bi marrazkien lotura topatu behar izango du eta gezurra edo egia den esan beharko du. Irakasleak galderak egingo dizkio dialogoa bilatzeko asmotan. Tailerraren helburua sormena eta ahozkoa lantzea dira.
10- Partxisaren bariazio bat da. Dadoa bota eta tokatzen zaizun lekura mugitzen duzu fitxa. Bertan agertzen den irudiaren deskribapena egin behar dute. Irakasleak bideratzea du helburu. Tailerraren xedea, deskribapenak egitea, lexikoa eta adjektibo desberdinak erabiltzea da.
11- Los Simposoneko pertsonaien irudiekin jolasten dute, hauen deskribapena egin eta paper batean dagoen etxe baten marrazkian dauden hutsune desberdinetan itsatsi behar dute. Non kokatuko duten deskribapena ere egin behar dute. Irakasleak galderak aurkezten dizkie ikasleei. Ikasleek deskribapenak egiten ikastea da helburua.
12- Irudi geometriko desberdinak dituzte plastiko baten jarrita, ikasle bat irakaslearen rolla hartu eta irudi horiekin egin behar dutena esaten doa. Ikaskideek jarraibideak pausuz pausu bete behar dituzte eta azkenean irudi bat lortuko dute. Ordezkariak irudi hori zuzen dagoen edo ez esango die. Irakasleak ez du paper askorik, ordezkaria duelako. Tailer hau egitean lortu nahi dena elkarulertzea da.

- Zeuek aurkitu (eta azaldu) joko, ipuin edo bete baliabide bat hizkuntza tailer baten lantzeko.

Hirunaka jarriko dira eta gai desberdin bat aurkeztuko zaio hirukote bakoitzari. Hirukotearen lana tokatu zaion gaiaren inguruan berri bat bilatzea izango da. Horretarako bi baliabide mota aurkeztuko zaie: egunkari bat edo ordenagailu bat. Hauen lana ezarritako denbora tartean berria jasotzea eta geroago hurrengo epean klase aurrean kontatzea izango da. Gaiak hurrengoak izango dira: herriko berri bat, Euskal Herriko berri bat, Espainiako berri bat, Nazioarteko berri bat eta azkenik, kirolaren inguruko berri bat. Astero gaiaz aldatuko zaie, bai eta erabilitako baliabidea alternatzen joan beharko dira. 
 

AHOZKOA ZUZENTZEKO IRIPIZDEAK

  1.  Komunikazioa egoerara egokitzea → gaitasun soziolinguistikoa
    -Arrazoitu egin behar zaie ikasleei testua noiz den egokia eta ona, eta noiz ez eta zergatik.
    -Komunikazio egoerari egokitzeko gaitasuna
    -Gogoan hartzen du komunikazioaren testuingurua.
    -Egokitzen zaio solaskidearen izaerari
    -Gogoan hartzen du komunikazioaren xedea.
    -Kontrolatzen du hizketaldiaren denbora.
    - Egokiak dira tonua eta jarrera fisikoa.
- Komunikazioaren testuinguruaren arabera egituratzen du diskurtsoa. 
     2. Koherentzia eta kohesioa → Gaitasun diskurtsiboa
    -Testuak eraikitzeko gaitasuna
    -Koherentziari     eusteko bitartekoak jartzen  ditu.
-Gaiari     heltzen eta jarraitzen dio.
-Eman beharreko informazioaren-kantitatea ondo neurtzen du.
-Diskurtsoa osatzen duten atalak ondo biribiltzen ditu.
    3. Morfosintaxia, lexikoa eta ahoskapena → Hizkuntza gaitasuna
    -Ikasleei komunikazio helburuak garbi adierazi behar zaizkie.
-Silaba guztiak ahoskatzen ditu ondo.
-Ondo     erabiltzen ditu aditzak, denborak barne,.
-Zuzena da esaldiaren egitura.
-Ondo     egiten du komunztadura.
-Uztartzen ditu esaldiak ondo.
-Ondo     ahoskatzen du.
-Silaba guztiak ahoskatzen ditu.
      4. Hizkuntzaz kanpokoa → estrategia
    -Komunikazioa bermatzeko gaitasuna.
    -Ebaluatzeko irizpideak ikasleekin batera eraiki behar dira.
    -Ez-hizkuntzazko komunikazioa bermatzeko gaitasuna.
    -Birformulatzen du hobeto uler diezaioten.
-Ez du atzera egiten oztopoen aurrean.
-Azalpena esaldi mota askorekin argitzen du.
-Erabiltzen ditu aurrez ikasitako esamolde eta baliabideak.
-Hizketaldia kontrolatzen du zuzenketak eginaz.
-Galderak egiten ditu bere inputa aberasteko.   
-Hitz     berriak sortzen ditu.
-Laguntza eskatzen du hizketako gaitasuna hobetzeko.
-Hizkuntzazkoak ez diren baliabideak ere erabiltzen ditu.
-Ez ditu kodigoak nahasten.
             -Kontrolatzen  du entzuleen ulermen eta jarraipen maila.

lunes, 7 de noviembre de 2016

LH EUSKARA ARLOKO TESTU LIBURUA

Maila: 2.maila
Izena: Irakurmena eta ulermena lantzeko koadernoa
Argitaletxea: Ibaizabal


ETXE MOTAK
Pertsonak hasieran haitzuloetan bizi ziren. Ondoren, harriekin eta adarrekin egindako txaboletan.
Geroago, adreiluekin eta teilekin gaur egun ezagutzen ditugun etxebizitzak egin zituzten.
Hirietan etxeak bata bestearen gainean eginda daude. Eraikinak sortzen dituzte.
Lekuaren arabera, etxeak era batekoak edo bestekoak izaten dira. Euskal Herrian, adibidez, baserriak daude. Hiritik kanpo dagoen etxe handia da. Ondoan etxe-abereentzako korta izaten dute.
Etxea handi-handia bada, leku bakarti eta ilun batean baldin badago eta mamuak baditu: sorgindutako etxetzarra esango diogu.

ariketak.png


Testu honen inguruan ariketa desberdinak aurkezten dira, galdereei dagokionez, hiru galdera besterik ez dira agertzen. Galdera horiek “informazioa berreskuratzea” prozesuaren barruan sartzen dira. Prozesu hau galderan ageriko informazioa identifikatzeko eta berreskuratzeko irakurketa motan oinarritzen da askotan. Irakurketa modu selektibo hau egiteko estrategia zehatz bat behar da; bilaketa aktiborako estrategia, hain zuzen. Prozesu honen helburua ez da testuan agertzen den informazio osoa ulertzea baizik eta testuaren barneko informazio puntuala topatzea. Xede hau duela kontuan izanik, galderekin frogatu nahi dena hurrengoa da: irakurlea gai ote den testuan ageriko informazioa aurkitzeko (informazio hori baldintza edo aurretiko eskakizun bati dagokio). Hala ere, hirugarren galderaren erantzuna ez dago ondo adierazita, baina gehienetan, testu liburu mota hauetan galderak testuaren kronologia jarraitzen dutela jakinda, multzo honen barruan jarri dugu.

Beraz, lau prozesu mota dira irakurmen-ulermen testu honek biltzen ez dituenak: testuaren ulermen globala, interpretazioa, testuaren edukiari buruzko hausnarketa eta testuaren balioespena eta testuaren formari buruzko hausnarketa eta testuaren balioespena.

- Testuaren ulermen globala: Testua sakon ulertu behar da mota honetako galderei erantzuna emateko. Bestalde, irakurleak argudioaren haria zein den jarkin behar izan du eta ideia globala izan. Nola aldatu dira etxeak urteak igaro diren heinean?

- Interpretazioa: Hitzez hitz doan ulermenaren ikuspegia baino haratago doan prozesu mota da. Bertan, pertsonaien arteko harremanak, pertsonai-ekintzen artekoa, elementu, egoeneren, gertakarien eta abarren artekoak. Horrez gain, testuan esan gabekoa ondorioztatzea, ekintzen sekuentzia ulertzeko beharrezkoa bada. Zergatik dira ahulagoak baserriak?

- Testuaren edukiari buruzko hausnarketa eta testuaren balioespena: Testu baten aurrean irakurleak hartzen duen rola baliosten duen galdera motak dira. Prozesu hori ulermen eta hausnarketatik abiatuta. Zuen ustez, nolakoak izango dira etorkizuneko etxeak?

- Testuaren formari buruzko hausnarketa eta testuaren balioespena: Galdera hauek informazioa ekarri nahi dute irakurleak testua hobeki uler dezan laguntzen duten testuzko seinaleetatik informazioa ateratzeko duen gaitasunaz. Denbora eta lekua adierazten duten hitzak eta lokailuak aurkitu



viernes, 4 de noviembre de 2016

Testu baten zuzenketa




Zuzenketen azalpena

Borobilduta dauden hitzak euskaraz gaizki dauden hitzak dira, erdaratik hartuak hain zuzen. Aditz baten aurrean gidoi bat jarri dugunean, aditz desegokia erabili duela esan gura dugu. Letra bat edo batzuen azpimarraketa lodiak akats gramatikala dagoela nahi du esan, eta azpimarraketa finak, aldiz, akats ortografikoa. Bi hitz gezien bidez lotu ditugunean, kontrajarriak direla nahi dugu esan, zentzuaren aldetik.



Testuari buruzko oharrak

- Aditz kasuen artean nahasketa (gizonari atenditu zioten) eta baita pluralean ere (puntu guztiak kendu zioten).

- Hizkuntzaren erregistroa egokia da, estandarra.

- Testua objektiboa da gaiarekiko, eta egitura egokia du.

- Antolatzaile batzuen erabilera dago (gero, azkenean).

- Erdaratik eratorritako hitzen erabilera egiten du (sobrebibitu).

- Hiztegia egokia da testuingururako (anbulantzia, anestesia, operazioa)

- Sintaxi aldetik, hitzen errepikapena nabaria da.

- "Ere bai" baliabidea askotan erabiltzen da.

- Istorioa ulergarria da, eta orokorrean kronologia mantentzen du.


Hobetzeko aholkuak

Testuaren idazketa hobetzeko aholku batzuk emango ditugu: alde batetik, erdarakadak sartu ordez, beste modu batera saiatzea gauza bera esaten, beste hitz batzuk erabiliz. Bestetik, idazten joan ahala eta baita testua bukatzean ere, idatzitakoa irakurtzea gomendatzen dugu, testuaren koherentzia mandendu ahal izateko.

Idazmenaren irakaskuntzan oinarritzeko zazpi printzipio lehen eta bigarren hezkuntzarako

7 PRINTZIPIOAK:

1. Eskolan egiten diren jardueretan idazmena integratzen eta dibertsifikatzen duen testuinguru bat sortu.
Idazmena hausnartzeko eta komunikatzeko tresna bezala erabiltze lortu nahi da. Hiru talde daude:
- Eskolako irakasgaiekin erlazionatuta dagoen idazmena (narrazio historikoa, laburpenak...)
-Eremu kulturaletan erabiltzeko  (antzerkietan, foroetan...)
- Komunikazio pertsonala eta instituzionala zentroaren barruan eta kanpoan ( irratia, eskolako aldizkaria...)

2. Helburu bikoitza ezartzea: lehenengoa helburu diskurtsiboa eta helburu ikaste espezifikoa
Idaztea testu zailak idaztea baino gehiago da.  Sekuentzia didaktikoak erabili ahal dira bi helburu planteatzeko.1.idazten den testuaren funtzioari erreferentzia egiten diotenak eta 2.aurreikusitako hezkuntza edukiei erreferentzia egiten diotenak.
Argudiatzen eta haien buruari galderak editen ikasi behar dute.

3.Idazmeneko jarduerak planteatu gero eta zailagoak direnak ikasleak kapaz izan daitezen testu generoen jakitean aurrera egiteko 
Gero eta zailagoak diren jarduerak proposatuko dira ahalik eta testu genero gehien lantzeko. Narrazioan: narrazio periodistikoa, gertatutako egoeren narrazioa, narrazio literarioa, historikoa...
Argumentazioan: zuzendariarentzako gutuna, iritzi artikuluak, argumentazio filosofikoa...
Deskribapena: lekuak, pertsonak, egoerak, jarrerak, prozesuak..

4.Kontuan hartu idaztea prozesu bat dela eta ikasleei hau jakinarazi
Idaztean beste operazio eta subprozesuak egiten dira. Jakin behar da nori eta zertarako idatziko dugun, hau da, testuingurua ezagutu. Ondoren planifikatu behar da, testuan erabiliko ditugun edukiak aukeratuz. Idaztearen prozesua oso zaila da hitzak, letrak, esaldiak, elementuak, parrafoak ordenatu behar dira. Hala ere, testu guztiek ez dute zailtasun bera. 

 5. Hitz egin idazteko
 Idazten duguna gehienetan beste pertsonei erakusten zaie haien iritzia lortzeko. Beraz, komenigarria da idazten dituzten testuei buruz hitz egiteko egoerak sustatzea.

6. Irakurri idazteko eta idatzi irakurtzeko
Bi ekintza hauek elkarri laguntzen diote. Adibidez, lan baten kritika bat idazteko aurretik lan horretaz informatu behar gara, lan hori irakurri behar dugu eta veste kritika bat irakurri behar ditugu gero guk gure eskemak, laburpenak edota notak idazteko.

7. Ikaslea gidatu
Lehen esan dugun moduan idaztea prozesu bat da non irakaslearen laguntza izatea beharrezkoa den. Hasteko, irakasleak lortu nahi diren helburuak,prozesuak, materialak eta ebaluazio pautak zehaztu behar ditu.

miércoles, 19 de octubre de 2016

ESTEKA

Guk aukeratutako esteka blogg bat da eta agertzen den informazioa ez da guztiz fidagarria, hala ere, guk web horretatik aukeraketa bat egin dugu eta interdependentzia kontzeptua azaltzen duen bi irudi grafiko aukeratu ditugu.

Lehenengoko irudian bi arrainontzi agertzen dira bakoitza hizkuntza bat irudikatuz. Hortaz gain, arrainak daude eta arrainontzi batetik bestera salto egiten ari den arrain horrek hirugarren hizkuntza baten transferentzia irudikatzen du. Hizkuntzen arteko transferentzia hori gerta dadin bi baldintza bete behar dira, alde batetik, bigarren hizkuntzan esposizio egokia gertatzea, eta beste aldetik, bigarren hizkuntzan ikasteko motibazio egokia izatea.

En tanto en cuanto la instrucción en una lengua minoritaria sea efectiva a la hora de promover la competencia en dicha lengua, la transferencia de esta competencia a la lengua mayoritaria se dará siempre que haya una exposición adecuada a la lengua mayoritaria (ya sea en la escuela o en el entorno) y se dé una motivación adecuada para aprender la lengua mayoritaria”. 



Bigarren irudia Cummins-en iceberg-en teoria agertzen da, non iceberg-aren tontor bakoitzak hizkuntza bat irudikatzen duen. Hala ere, tontor horien azpian gune komun bat dago eta esanahi hau dauka: bi hizkuntza elkarren menpekoak direnean, hauetan gaitasun komunak beregaratzen dira eta gune komun batera doaz. Gaitasun komun horiek kognitiboak eta akademikoak dira.

235/2015 dekretua

1-. Helburu eta ebaluazio irizpideen arteko sarrero biko taula

HELBURUAK
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko diskurtsoak ulertzea eta interpretatzea, zenbait motatako komunikazio-egoerei aurre egiteko.
-Harreman interpertsonaletan, hedabideetan eta hezkuntzan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako ahozko testuak ulertzea (ikaslearen bizipenetatik gertuen daudenak, batik bat), eta horretan, testuen zentzu orokorrari igartzea, ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak ondo bereiziz eta kasuan-kasuan lortu beharreko helburuak erdiesteko informazio pertinentea hautatuz.
-Harreman interpertsonaletan, hedabideetan eta hezkuntzan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako idatzizko testuak ulertzea (ikaslearen bizipenetatik gertuen daudenak, batik bat), eta horretan, testuen zentzu orokorrari igartzea, ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak ondo bereiziz eta kasuan-kasuan lortu beharreko helburuak erdiesteko informazio pertinentea hautatuz.
Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz eta elkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai izatea, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.
-Harreman interpertsonaletan, hedabideetan, hezkuntzan eta literaturan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko idatzizko testu soil-soilak paperean nahiz euskarri digitalean sortzea norbaiten laguntzarekin.
Hizkuntzen erabileraren oinarrizko konbentzio eta arauei buruz gogoeta egitea, eta kon­bentzio zein arauok behar bezala aplikatzea, testuak ulertzeko eta sortzeko prozedura nagusiak aintzat hartuta.

-Eguneroko egoera interaktiboetan parte hartzea, eta horretan, komunikazio-trukearen oinarrizko arauak errespetatzea.

-Testu, enuntziatu eta hitzak elkarrekin alderatu eta transformatu, eta hizkuntza-sistemari eta hizkuntzaren erabilera-arauei buruz gogoeta egiteko gai izatea, eta ezaguera horiek ulermen-arazoak konpontzeko eta testualizazio- eta berrikusketa-prozesuak hobetzeko erabiltzea.

Hainbat generotako literatura-testuak irakurtzea eta entzutea, eta, hala, literaturaz gozatzen ikastea, horrek sentsibilitate estetikoan aurrera egiteko, norberaren hizkuntza-ondarea aberasteko eta identitate kulturala eraikitzeko aukera ematen duen aldetik.
-Irakurtzeko ohitura izatea, eta literatura gozamen-iturritzat eta mundua ezagutzeko bidetzat hartzea.
-Zikloan zehar landutako oinarrizko terminologia linguistikoaren berri jakitea, eta terminologia hori testuak ulertzearekin eta sortzearekin lotutako hizkuntzaren erabilerari buruzko jardueretan erabiltzea.
Eskolako eta norbera bizi den inguruneko hizkuntza-aniztasuna aintzat hartzea, aniztasun horrekiko jarrera positiboa barneratzeko, eta hizkuntzak komunikaziorako baliabide eraginkortzat eta kultura-ondaretzat hartzea, portaera linguistiko enpatikoak garatzeko eta euskara eguneroko bizitzan erabiltzeko.
-Ohitura eta jokabide linguistiko asertibo eta enpatikoak hartuz joatea, eta eskolan euskaraz hitz egitearen aldeko jarrera izatea.

-Norberaren ikasgelako, eskolako eta etxe inguruko errealitate linguistikoa zein den jakitea, eta errealitate linguistiko hori balioestea.
-Norberaren inguruan hitz egiten diren hizkuntzak identifikatzea eta balioestea.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoz erabiltzea, informazioa lortzeko, eta elkarrekin komunikatzeko eta kooperatzeko.
-Harreman interpertsonaletan, hedabideetan, hezkuntzan eta literaturan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako ahozko testu soil-soilak sortzea norbaiten laguntzarekin, eta horretan, bai ikus-entzunezko teknologia berriak, bai IKTak eta bai hitzezko zein hitzik gabeko baliabideak txukun eta egoki erabiltzea.
Norbaiten laguntzarekin norberaren ikaskuntza-prozesuez gogoeta egitea, beste hizkuntza eta ikasgai batzuetan ikasitako komunikazio-ezaguerak eta -estrategiak transferitzeko, eta norberaren ikaskuntza-gaitasunean konfiantza izatea, komunikaziorako konpetentzia hobetzeko.
-Informazioa bilatzeko, hautatzeko, kudeatzeko eta komunikatzeko prozesuan, norbaiten laguntzarekin informazioaren teknologiak erabiltzeko gai izatea, eskolan egunero sortzen zaizkion premiei aurre egiteko.
-Gai izatea bai haur-literatura klasikoko eta bai gaur egungo haur-literaturako testuak ulertzeko eta erreproduzitzeko, eta horretan, ahozko nahiz idatzizko literaturari eta konbentzio literario espezifikoei buruzko norberaren ezaguerak erabiltzea.
-Gai izatea bere ikaskuntza linguistikoaz gogoeta egiteko, eta horretan, norberaren ikaskuntza-gaitasunean konfiantza izatea, horrela nork bere burua erregulatzen ikasteko.

2-Zertarako izan behar da gai haurra curriculumaren arabera?

Curriculumaren arabera ikasle batek ahoz eta idatziz testuak sortzeko gaitasuna izan behar du. Testuak ulertu eta jarrera kritikoa izateko jarrera hartu behar du. Komunikatzeko gaitasuna herrialdeko bi hizkuntza ofizialetan (gaztelania eta euskara) izan behar du eta atzerriko hizkuntza batean (ingelesa, frantzesa edo beste bat) oinarrizko komunikazio gaitasuna garatzea. Hizkuntzaren erabilera egokia izatea, hau da, testuingurua kontuan izatea eta egokitasunez hizkera moldatzea (koherentzia, kohesioa, gramatika, lexikoa…). Idea garrantzitsuak zeintzuk diren zehazten, eta orden zuzen batean garatzen jakitea. Literatura ondarea eta kultura ondarea bai propio zein beste bat ezagutu behar dute. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoz erabiltzen gai izan behar dira, informazioa lortzeko, eta elkarrekin komunikatzeko eta kooperatzeko.

3-Ados zaudete curriculumak azaltzen dituen helburuekin? Zergatik?

Ados gaude, zeren eta helburu funtzionala dute oso, gramatika eta literatura arlotik haratago doa, ulermenari garrantzia ematen, gertuko testuinguruetan zentratzen edota gaur egungo mundura (IKTak) moldatzen. Gainera, norberaren esperientziak kontuan hartzen ditu, helburu bat horiek gertueneko esparruetan bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai izatea izanik. Horrek esan nahi du umeen dibertsitatea kontuan hartzen duela, bakoitzak bizi izandako esperientziak desberdinak izanik. Eskolako eta inguruko hizkuntza-aniztasuna kontuan hartzea ere ezinbesteko helburu bat dela iruditzen zaigu. Izan ere, modu horretan ikasleek hizkuntzei duten balorea emango diete, komunikaziorako baliabide eraginkorra bezala ikusiz. Kultur-ondare bat delaz ere konturatu behar dira, batzuetan horiek gauza materialekin edo ukigarriekin bakarrik erlazionatzen dituztelako. Honek guztiak euskara haien eguneroko bizitzan erabiltzen laguntzen duela uste dugu, azken finean hizkuntza bati gero eta garrantzia handiagoa eman, gero eta gehiago erabiliko dute ikasleek. Aipagarria ikusten dugun beste helburu bat literaturaz gozatzen ikastearena da. Hau ezinbestekoa iruditzen zaigu ikasleek gustora irakurtzea lortzen badugu ikas-irakaste prozesua askoz errazagoa izango delako. Izan ere, guztiok barneratzen ditugu kontzeptuak askoz azkarrago ikasten ari garena gure gustokoa bada. Horregatik, irakaskuntzako helburu nagusietako bat ikastean gozatzen irakastea izan beharko litzateke.

EAE-ko curriculuma aztertzen

METODOLOGIAIkaskuntza-prozesua kudeatzeko hautatzen den bidea edo estrategia da metodologia, prozesu horretan parte hartzen duten elementu guztiak kontuan hartuta. Nola irakasteari buruzko galderari erantzuten dio. Irakatsi eta ikasteko prozesuan parte hartzen duten aldagaien aurrean egindako hautaketen emaitza eta sintesia da.

Hauek dira ikuspegi metodologikoen ezaugarri komunak:  
● Ekintza konpetenteak egiteko, modu integratuan erabili behar dira eskura dauden baliabideak, arazo-egoerak ebazteko.
● Eskolaren asmo nagusia ez da informazioak eta jakintzak transmititzea, eta bai oinarrizko konpetentzien garapena eragitea.
● Baliabideak dira adierazpen, prozedura eta jarrerazko edukiak, baina ezinbesteko dira arazo-egoerak konpontzeko.
● Oinarrizko konpetentziak garatu ahal izateko, egoera errealak hartu behar dira aintzat, eta benetako jarduerak proposatu; hala, eguneroko bizitzako arazo nagusiekin lotu behar da ezagutza.
● Oinarrizko konpetentzien ikaskuntza esanguratsua izango baldin bada, ikasleak gogoz parte hartu behar du ezagutzak bilatu, ikasi, probatu, haien gainean hausnartu, aplikatu eta komunikatzeko prozesuetan.
● Konpetentziak lantzeko prozesu horretan, ikaskuntza tutorizatzea da irakaslearen egitekoa; hau da, ikasteko prozesuak diseinatzea, planifikatzea, antolatzea, estimulatzea, laguntzea, ebaluatzea eta bideratzea.


CURRICULUM-A: Ikaskuntza‐prozesua kudeatzeko hautatzen den bidea edo estrategia, kontuan hartuz prozesu horretan parte hartzen duten elementu guztiak dira. Nola irakasteari buruzko galderari erantzuten dio. Irakatsi eta ikasteko prozesuan parte hartzen duten aldagaien aurrean egindako hautaketen emaitza eta sintesia da.

Ez dago konpetentzien araberako pedagogia ulertzeko era bat bakarra dena ere. Honako hauek dira konpetentzien araberako ikuspuntu guztien izendatzaile komunak:

• Irakaskuntzaren edukiek gainditu egiten dute jakintza eta egiten jakitea.
• Ikaslea ikaskuntzen protagonista da.
• Egoeran erreakzionatzea balioesten da.

Konpetentzien araberako ikuspuntuaren printzipio pedagogiko batzuk (Angel Perez Gomez):

  • Eskolaren asmo nagusia ez da informazioak eta jakintzak transmititzea, baizik eta oinarrizko konpetentzien garapena eragitea.
  • Irakaskuntza‐prozesuen helburuak ez du izan behar ikasleek diziplinak ikastea, baizik eta beren ohiko eredu mentalak, pentsamendu‐eskemak berreraiki ditzatela.

miércoles, 28 de septiembre de 2016

Zer da 5-8 urteen artean ikasten dena?

Aldaketa gehienak hitz egiteko mailan, testu mailan, formaltasunean eta edukietan nabari dira. Esate baterako, 5 urteko ume bati ipuin bat kontatzen badiogu eta gero berari kontatzeko ezkatzen badiogu, ekintza soilak aipatuko ditu. 8 urteko ume batek, ordea, ekintza konplexu eta beteagoak aipatuko ditu; esate baterako, pertsonaien pentsamenduak, iragana eta etorkizuna desberdinduz.

Hipotesien atalasea

Teoria honek pertsona baten elebitasun-maila eta maila kognitiboen arteko lotura azaltzen du. Cummins-en arabera, bi hizkuntzen arteko transferentzia egoteko, batean gutxieneko gaitasun-maila beha da.

martes, 27 de septiembre de 2016

Sekuentzi didaktikoa


Zer da sekuentzi didaktikoa? Sekuentzia didkatikoa eduki zehat batzu lantzeko antolatzen diren segidako jarduera batzuk dira. Hauek progresiboki planifikatzen dira pixkanaka pixkanaka ikasleek edukiez jabetuz joan daitezen. Testu-generoak lantzeko oso egokiak dira sekuentzi didaktikoak, adibidez, testuen helburuaz jabetzeko balio dezake edota testuaren ezaugarri gramatikalak lantzeko.
Sekuentzia didaktikaon zehar irakasleak ebaluatuko du ikasle bakoitzak izandako garapena lortu duten edo ez duten trebetasunak identifikatzeko.
Dolzen eta Schneuwlyren ustez sekuentzia didaktikao koherentea da ikasleen trebetasunetik eta zailtasunetatik abiatuz bukaerako ekoizpenetara helntze delako. Gainera, baliabide malgua da ikasle-talde bakoitzaren mailara egokitu daitekeelako.


Vygotskiren ekarpena

Vygotskik zioenez, mintzaira ezin da prozesu indibidual bezala irudikatu: elkarreraginean ikasten da. Mintzairaren garapenak gizakiaren garapen psikologikoan eragina du, eta baita pentsamenduaren eraikuntzan ere. Horretaz gain, Vygotskik zera defendatzen zuen: hizkuntzaren alde formalak ez duela hizkuntza honen erabilera definitzen, testu generoek egiten dute hau.

Elebitasun gehitzailea

Pertsona elebidun batek hizkuntza bietan gaitasun maila altua edo maila jakin batetik gorakoa duenean elebitasun gehitzailea garatzen ari dela esan dezakegu, eta beraz, ondorio kognitibo positiboak izango ditu. Horrek esan nahi du, pertsona hori hizkuntza bietan egoki garatuko dela eta maila akademikoari dagokionean, elebakarrak baino emaitza hobeak lortuko dituela.




Murgiltze programa/eredua

Haurrak txikiak direnean, era inkontzientean etxean edo euren giroan egiten zaien hizkuntza jaso eta ikasten (eginkizuna; ulertuz gain, hizketan ikasi) dute. Haur hori eskola hastean etxean egiten ez duen beste hizkuntza batekin elkarrekintzan hasiko da, eskolak hizkuntza horretan behar den giroa sortzen badu hizkuntza hori konturatu gabe ikasiko du. Zenbat eta txikiagoa izan orduan eta errazago ikasiko du hizkuntza hori. Horretan oinarritzen da murgitze programa. Gainera, umearen lehen hizkuntza zaindu eta baloratu egiten da.




Ikasteredu elebidunak, ereduen ebaluazioa: kuantitatiboa eta besterik?


Hasieran, Euskara, irakasgai gisa ikasten zen soilik. Geroago, 1983an Eusko Jaularitzak murgilketa programei esker, euskara tresna bezala erabiltzen zen bestelako edukiak ikasteko. Horrekin, lau eredu agertu ziren: A, B, eta D. 


A ereduan ehuneko txiki bat euskara irakasgaiarentzat (%10-a edo) da.

B ereduan, irakasgaien erdia gutxi gora behera (%50-a edo) euskaraz ematen dute.

D ereduan, gaztelaniako irakasgaia izan ezik beste dena euskaraz ematen dute (%90-a).


Geroago, Eusko Jaularitzak ereduen bilmoldaketa egitasmoaren inguruan, D ereduaren alde eta A ereduaren kontra agertu dira askotan irizpide kuantitatiboek eragin handia dutelako. Izan ere, emaitza hoberenak D ereduak lortzen ditu. Horren ondorioz, galdera asko sortu dira horren inguruan, hala nola; zergatik ez dena D eredu bilakatu?


Bestalde, ikasteredu elebidunak zerrendatzeko eta aztertzeko kontzeptu kuantitatiboek pisu handia izan dute eta honelako kezkak eta galderak egitera behartutak ikusi dira; zenbateraino da euskalduna testuingurua? Zenbat ordu, gai euskaraz? Zenbat ikaslek gainditzen dute espero den euskara maila? Ondorioztatutakoa hauxe izan da: zenbat eta ordu gehiago/intentsiboago izan orduan eta emaitza hobeagoak lortzen dituzte. Hala ere, beste zenbait irizpideen erantzuna beharko luketela ziur egiteko esaten dute. 


Irakaskuntzak hizkuntzaren eskuartze prozesuan zein eragin duen ez dakigu zehazki, eta oraindik gutxiago hizkuntzaren jabekuntza prozesuaz. Klase ordu kopuru berdinean gauza desberdinak egin daitezke eta egin behar dira, herritar euskaldun eleanitzak lortzeko. 

viernes, 23 de septiembre de 2016

Hizkuntzen irakaskuntza bateratua edo integratua

Hizkuntzen irakaskuntza bateratua edo integratua, hizkuntzen irakaskuntza ikuspegi koordinatuan edo koherentean egitea aldarrikatzen du. Hizkuntza bakoitza modu isolatuan irakastea baztertzen da. Horren zeregin nagusia ikasgelan eleaniztasuna ziurtatzea da. Helburu nagusia etxeko hizkuntzaz gain, ukipenean dagoen beste hizkuntza edo atzerriko hizkuntza bat irakastea da. Hala ere, irakaskuntza honen xedea ez da hizkuntza bakoitzean elebakarrek duten gaitasun berbera lortzea, baizik eta gizartearen beharrizanei aurre egiteko gaitasunak bereganatzea.



Testu generoak eta sekuentzia didaktikoak

Testu generoak, hizkuntza bat erabiltzeko moduak edo moldeak dira. Etengabe aldatzen daude denborari eta historiari oso lotuta daudelako, horren ondorioz, ezin da betirako sailkapen bat egin. Izan ere, hizkuntza jarduera berriak sortzen diren heinean, genero berriak sortzen doaz ere; chat-a, sms, eta abar.
Komunikazio gaitasuna menperatzeko, testu generoak menperatu behar dira. Eskola testu genero formaletan soilik zentratzen da. Dolz eta Schneuwlyn testu generoak irakasteko baliabide zehatza erakusten dute: sekuentzia didaktikoak. Horien helburua: testu generoak zein egoera komunikatiboetan erabili. Bi ezaugarri izan behar dituzte. Alde batetik, koherentea izatea eta bestetik, ikasle bakoitzari egokitzea.

INTERDEPENDENTZIA

Ukipenean dauden bi hizkuntzen arteko nolabaiteko lotura da, hauek elkarren menpekoak dira. Gainera, Cummins-en aburuz lehenengo hizkuntzan lortutako gaitasun maila bigarren hizkuntzan lortuko dena baldintzatzen du. Hau da, lehenengo hizkuntzan gaitasun maila altua bada, bigarren hizkuntzan maila hori lor daiteke lehenengo hizkuntza kaltetu gabe. Menpekotasun horrek hizkuntzen arteko transferentzia eragiten du. Menpekotasun hori idazketan eta irakurketan adibidez esanguratsua da. Hizkuntza batetik bestera transferentzia gertatzeko bi baldintza bete behar dira:

-Bigarren hizkuntzan esposizio egokia gertatzea.
-Bigarren hizkuntza ikasteko motibazio egokia izatea.

CUP printzipioa: Bi hizkuntza elkarren menpekoak direnean, bietan bereganatzen diren gaitasuna komunak (gaitasun kognitibo eta akademikoak) gune komun batera doaz; “common underlying proficiency”.